| |
Itsasoa elikagaiez hornitu eta kostako herrientzat bizimodua ateratzeko bide izateaz gainera, aisialdi eta turismo leku ere bilakatu da.
· ARRAUNA.
|
 |
|
Euskadin arraunaren tradizioa arrantzaleengandik dator, gainontzeko traineruek baino azkarrago arraun egin behar zuten hartara, arraina saltzera lehenengoak iristeko eta preziorik onenak lortu. Orduko lehen estropada horietan, parte hartzaileak arrantzale koadrila desberdinek osatzen zituzten eta lanera ateratzen ziren ontzi berekin egiten zuten arraun.
Traineruen arteko lehen estropada edo lehiaketa ofizialak XIX. mendekoak dira. Estropadarik garrantzitsuena adibidez, Kontxako Bandera, 1865eko abuztuaren 3an ospatu zen, eta Ondarroako arrantzaleen kofradiak irabazi zuen. 1951ko ekitaldiaz geroztik, arrantzaleak ez ziren gizonen parte hartzea baimendu zen. Aurkezten ziren kofradia zegoen herrian erroldatuta egotea baldintza nahikoa zen.
|
XX. mendearen lehen hamarkada eta erdian gertakari bitxia jazo zen, ordura arte estropadak udako ekitalde programako parte izan ziren arren, Donostiako Udalak udatiarrei erakusteko kirol zakar eta duintasunik gabekoa zela adierazi zuenean. Horren partez belaontzi estropadak jarri ziren programan. Behin berriz jokatzen hasi eta gero, Kontxako Bandera etengabe ospatu da gaur egun arte, Gerra Zibilaren urteen salbuespenarekin.
Estropadaren arrantza jatorria ontzien beren izenean ikus daiteke, traineru izenak, trainaz arrantzatzen zuten ontziak zirela adierazi nahi baitzuen, batez ere sardina arrantzatzeko aproposa zen hondoko sarea. Gaur egungo traineruek oso gutxi aldatu dute egitura aintzinekoen aldean. Arraunean, arraunaren potentzia handitzeko bankuaren mugikortasuna ahalbideratzen duten mekanismoak sartuz garatzen joan den bitartean, traineruek banku finkoa mantendu dute eta egurrezko arrraunak, eta hauekin “ziaboga” izeneko maniobra ezaguna egiten jarraitzen dute. Ziabogak trainerua borobilean biratzean datza, alde bateko arraunak aurrerantz eraman eta beste aldekoak atzerantz, eta brankako arrauna uretan iltzatuta, traineruari eusteko puntua bilatuz, patroiak popan lemari zirkularki eragin bitartean. |
 |
|
Udalarrantzeko kideen artean arraun tradizio handiko zenbait udalerri daude. Hondarribiaren parte hartzeaz dagoen lehen berria 1862an Baionan egin zen estropada batean da, non Hondarribia garaile atera zen. Orioko traineruak parte hartu zuelako lehen erreferentzia idatzia 1879koa da Donostiako Kontxako Estropadetan.
Gaur egun traineru estropadek ikusmin handia sortzen dute (100.000 ikusleraino). Udarako hilabeteetan ospatzen dira (uztaila eta iraila bitartean), eta lehiaketa nagusiaren baitan (Trainera Kluben Elkartea) Kantauri osoko arraunlariak lehiatzen dira (Euskadi, Kantabria eta Galizia). Egutegiari eta estropadak ospatzen diren lekuari buruzko informazio gehiagorako, www.ligaact.com web orria kontsultatzea komeni da. |
·
SURFA. |
|
|
 |
|
Surfaren jatorria Mikronesiako kulturetatik eta Hego Pazifikoko beste Uharteetatik eratorritakoa da: Maoriak, Fiji, Tonga, Thaiti,...Ahoz aho igarotako bertako leienden eta XVII. mendeko mendebaleko espedizioetako kontakizunen bitartez, olatuen gainean, kanoekin eta arrantza ontziekin irristatzeari buruzko praktikaren lekukotasunak iritsi zaizkigu. Hala ere, ez zitzaigun XX. mende hasierara arte Kaliforniatik edo ipar euskal-herriko kostetatik Surfa iritsi. Bizkaiko golkoaren egituraketa geografikoa, inguru honetan nagusi ziren haizeak eta ipar ekialdeko posizioak olatu handi xamarrak egon daitezen eragiten du, normalean ipar-mendebaletik. Olatu hauek surferako afizioa gero eta gehiago garatzea ekarri dute eta jarraitzale kopuru handiek praktikatu dute, bai bertakoek bai bisitariek. Surferako euskal afizioa oso azkar ari da garatzen, 1990ean Euskal Herriko Surf Elkartea (EHSE), European Surfing Federation (ESF) –en parte izatera pasa zen eta gaur egun zenbait txapeldun ditu. |
Surfa praktikatzeko leku aproposen artean Mundaka azpimarratuko genuke, urrian “Billabong Pro” ospatzen baita, profesionalen munduko txapelketa proba. Urria hego, hego-ekialdeko haizeak oparitzen dituen hilabetea da itsaski onarekin (Mundarentzat ezin hobea).
Euskal Surf txapelketaren probak ere egiten dira Getaria eta Zumaia bezalako herrietan. Informazio gehiagorako EHSFak bere proben egutegia eguneratu du:
http://www.euskalsurf.com/calendarioPruebas.html |
·
JOLAS-ARRANTZA. |
 |
|
 |
|
Gizonak harrizko arotik arrantzatu du, arkatz moduan zorroztutako hezurrak kainaberatzat eta aihen belarrak haritzat erabiltzen zirenean. Arrantza, kirol eta jolaserako jarduera moduan berriagoa da, lehenaldian ere praktikatu izan den arren.
Euskal arrantza tradizioak era berean arrantzarako afizioan ere eragin du, jolas moduan eta are kirol moduan ere. Gaur egun arrantza jarraitzaileen klub ugari ditugu, “Hegalabur Arrantza Lehiaketa” bezalakoak antolatzen dituztenak, heriotzarik gabeko arrantzaren modalitatean (markatu eta askatu) eta heriozdunetan. Jarraitzaile hauen ontziak euskal kostaldeko jolas-portu desberdinetan estekatzen dira. www.ekpsa.com web orrialdean Hondarribia, Getaria eta Bermeoko estekatze erabilgarritasunari buruzko informazioa bila daiteke.
|
·
URPEKARITZA. |
|
|
 |
|
Orain dela mila urte gizonak egindako urpekaritza gailuak zeuden, eta halaxe agertzen da aintzinako irudi eta grabatu desberdinetan. Urpekaritzan jarduteko desioa betidanikoa da seguraski: elikagaiak bilatzeko, lehergaiak aurkitzeko, ontziak konpontzeko; eta garai modernoan ur azpiko bizitza begiratzeko. XVII. mendean eskuzko aire bonbaketa sistemak probatzen hasi ziren 18 m.-tako sakontasunean.
Urpekariak hodi baten bitartez, azelerarainoko kaskoarekin, arnas hartzea ahalbideratzen zion airea jasotzen zuen. XIX. mendean Paul Bert frantsesak eta John Scott eskoziarrak uraren presioak urpekariarengan zituen eraginak aztertu zituzten, eta deskonpresiorako segurtasun taulen sustatzaileak izan ziren.
|
Julio Vernek imajinatu zuen bezala, XX. mendean Emile Gagnan, Jacques Yves Cousteau eta Freédéric Dumas frantziarrek eskafranda autonomoa garatu zuten. Honen osagai nagusia urpekariari inguruneko presiorako airea ematen zion erregulatzailea zen, presio handira itxitako botilan gordetzen zena.
Aurrerapen honek gizonak sekula pentsatu gabeko sakontasunetara jaisteko aukera ematen zuen, nahiko arnasketa sistema onargarriarekin. Ekipamendu guztia abiadura handian garatuz doa, txaleko hidrostatikoa esaterako, urpekariari flotagarritasuna nahi bezala erregulatzea ahalbideratzen diona, urpekaritza ordenagailua, edo berrikiago, burbuilarik gabeko arnasketa sistemak.
Mediterraneoan edo itsaso gorrian ez bezala, gure itsasoa ez da hain gardena. Bizkaiko golkoan, argia ur geruzaren lehen metroek irensten dute, ibaien emarietatik eratorritako eskegitako materia organiko eta inorganiko kantitate handiagatik, hondoko sedimentu finaren berresekiduragatik, eta bizitza mikroskopiko garrantzitsua izateagatik. Azalerako uraren tenperatura neguko 12,5 graduen eta udarako 20en artean dabil. 15 m.tako sakontasunean tartea 11,5etik 18,5 gradu zentigradu bitartekoa da. Urpekaritza praktika klub desberdinen bitartez gauzatu ohi da normalean, oxigeno botilak berkargatzea ahalbideratzen dutenak eta ontzietan espezie desberdinen gordeleku diren pezio, arrezife eta barraderak ikustera joaten dira. Bisitari eta turistentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten klubak Turismo aktiboa sailean, Ekintza antolakuntza atalean aurki daitezke.
|
|
|