| |
 |
Ondarroako pertsonaiak:
· Txomin Aguirre (1864 – 1920):
|
 |
| |
|
Apaiz idazlea, garaiko egunerokoetan artikulu ugari idatzi zituen. Euskaltzaindiaren sortzailea. Bere liburuen artean “Auñamendiko Lorea”, interes handiegirik piztu ez zuen elaberri historikoa daukagu. Beranduago, “Kresala” eta “Garoa” idatzi zituen. Lehenengoak, Ondarroa bezalako itsas herri baten istorioak hartzen ditu gaitzat, bizkaiko euskaran eta bigarrenak, gipuzkeraz idatzia, Oñatiko baserri baten bizitzaz dihardu.
|
|
 |
| · José Benito Bikandi (1894-1958): |
|
Ignacio Zuloagak, Jorge Oteitzak eta bestek miretsi eta aintzat hartutako margolari ondarrutarra. Parisen bizi izan zen urrezko aroan, eta han Picasso, Braque, Fujita eta Modigliani ezagutu. 1926an Argentinara aldatu zen, eta han zeramika espezialitateko katedratikoa izan zen. Parisko Erakusketa Unibertsalean 1937an, zeramika modalitatean urrezko domina lortu zuen.
|
|
| · Agustín Zubikarai (1914-2004): |
|
Vitoria-Gasteizko eta Saturrarango seminarioetan ikasi zuen. 16 urterekin Eguna egunerokoan idazten hasi zen. Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egun, Boga Boga, Eguna,…etan idatzi zuen. Espainiar gerra zibila bitartean espetxeratua eta Zaragozako kazetari batengatik trukatua izan zen eta Frantzian erbesteratuta egon zen. Bere lana oso zabala da, antzerki lanak, ipuinak, narrazioak eta Bizkaiko herrietako liburuak idatzi zituen. Sari ugari jaso zituen, Toribio Alzaga horien artean. Euskaltzaindiko Ohorezko kidea da.
|
|
| · Pedro María Unanue (1814-1845): |
|
Pedro Maria Unanue nazioarteako sona lortu zuen lehen euskal tenorea izan zen. Unanueren karrera profesional osoa hamarkada bat hartzera ere ez zen iritsi. Bere izena 1836an agertu zen lehenengoz karteletan. Azken agerraldia Triesten izan zen 1845ean. Tarte labur honetan, Andaluzia, Madril, San Petersburgo, Bergamo eta Tristeko antzokiek, kantariaren ahots fina entzun eta bere jardun bihoztsu, sakonki erromantikoa entzun ahal izan zuten.
|
 |
|
 |
 |
Elantxobeko pertsonaiak:
· Andima Ibiñagabeitia Idoiaga (1906– 1967):
|
 |
| |
|
Elantxoben sortu zen 1906ko urtarrilaren 27an, eta Caracasen hil, 1967an. Jesuita izan zen eta Tuteran, Loiolan, Oñan eta Marneffen (Beljika) ikasi zuen. Apaiztu baino lehen Jesusen Konpainia utzi zuen. Bere jarduera politikoengatik erbesteratu behar izan zen. Lehenbizi Parisera (1947-1954), eta gero Guatemalara (1954-1956), behin betiko Venezuelan kokatzeko gero. Artikulu eta eskutitz kopuru handia argitaratu zuen, batez ere Euzko Gogoa aldizkarian, baina baita Euzko Deya, Gernika, Alderdi edo Eganen ere. Era berean, euskara ikasteko zenbait metodo burutu zituen eta obra klasikoak euskara itzuli. Bere biografia, Diasporatik gerra aurreko Euskal Herrian euskal kulturaren berreskuraketa bultzatu zuen belaunaldiaren adierazle garbia da. 1961eko abuztuaren 25an Akademiako kide izendatu zuten.
|
|
 |
| · Imanol Berriatua (1914 – 1981): |
|
Elantxoben sortu zen 1914ko abenduaren 24an eta Jerusalenen hil 1981eko irailaren 15ean. Frantziskotarra izan zen eta Teologia ikasketak egin zituen Arantzazun, beranduago Kubara joan eta han apaiztu zen. 1950ean itzuli zen Euskal Herrira. Grekera, hebraiera, ingelesa, eta alemana hitz egiten zituen besteren artean. Forua, Bilbao eta Bermeoko komentuetan bizi izan zen; azken herri honetan arrantzaleen kapilau izan zen eta beraiekin joan izan zen itsasora, afrikar portuetan izapide kontuetan laguntza emateko. Bilbaon bizi zela, 1967tik aurrera, euskararen inguruko ikerketa lana areagotu zuen. Israelera bidaiatu zuen gero, eta euskararen metodo eta irakaskuntza alorrean ekarpen handia egin zuen. 1961eko abuztuaren 25ean akademiko izendatu zuten.
|
|
| · Gorgonio Rentetia (1868– 1940): |
|
Elantxoben sortu zen 1868ko irailaren 9an eta Baionan hil 1940ko urtarrilaren 27an. Itsasgizona izan zen –urte asko egin zituen Filipinetan kapitain --, Elantxobekoalkate, eta Bizkaiko Foru Aldundian diputatu. Oratoriagatik eta idazle emankorra izateagatik goraipatua izan zen. Euskalzale, Baserritarra, Euskalduna, Ibaizabal, Euzkadi, Ekin eta Eguna bezalako komunikabideetan argitaratu zuen. Jule Renteria bere alaba, artikulu eta poema guztiak biltzeaz arduratu zen. Horiek guztiak “Izartu euskaldunak! elantxobetar baten olerkiak eta artikuluak” izeneko liburuan argitaratu dira, Labayru Institutuaren eta BBK Fundazioaren eskutik. Edizioa dagokion Euskaltzaindiko akademiko Igone Etxebarriak prestatu du.
|
 |
|
 |
 |
Getariako pertsonaiak:
· Juan Sebastián Elkano (1487-1526):
|
 |
| |
|
Itsasorako zuen jaiera gaztetasunetikoa zela diote historialariek, arrantza portuetan nabigatzen zuen garaikoa. 1509an Oran konkistatu zuen Cisneros kardinalaren espedizioan parte hartu zuen, eta gero, Gonzalo Fernández de Cordobak Italian zuzendu zuen horretan. 1519an Magallanesen espedizioan eman zuen izena; espedizioa Molucas aldera joan zen eta han Victoria itsasontziarekin Elkanok Buena Esperanzako Lurmuturretik zihoan ibilbidea har zezan erabaki zuten, gainontzekoak Panamara itzuli bitartean. Historian lehen aldiz munduari bira eman eta gero, Elkano Sanlucar de Barramedarairitsi zen 1522ko azaroaren 6an. 1525ean Loaysa espediziori lotu zitzaion, berriz ere Molucas aldera joateko, baina eskorbutuz hil zen Ozeano Bareko ibilbide erdian.
|
|
 |
| · Domingo de Bonaetxea (1744-1775): |
|
Itsasgizona, esploratzailea, geografoa eta botanikoa. Itsas tradizio handiko familia batean sortu zen. Itsas ofizial bihurtu eta gero, Mediterraneotik eta Ameriketako atlatiar kostatik nabigatu zuen. Europar eta atlantiar-amerikar zeharkaldietatik, egindako eguneroko eta deskripzioak gordetzen dira. Bonaetxeak gainera, hegoaldeko itsasoetara bi espedizio zuzendu zituen. Hauen ondorioz, uharte berriak deskubritu ziren, Britaniarrek deskribatu gabeko Tahiti horien artean. Ikerketa botaniko eta geografiko askoren egile izan zen. |
 |
| · Cristóbal Balenciaga (1895-1972): |
Arrantzale semea, Aldamar Jauregian eman zituen jostun munduko lehen pausoak, Casa Torreko markesen aintzinako bizilekuan, Belgikako Fabiola erreginaren gurasoak.1915ean lehen jostun etxea zabaldu zuen Donostian, eta beranduago Bartzelonan eta Madrilen. Bezero aparteko eta dotoreak izan zituen, Hansburgoko Maria Cristina eta Victoria Eugeniagandik hasi eta Jane Fonda aktoresarainokoak bere jarraitzaile fidelak izan ziren. 1958an Ohorezko Legioko Zaldun izendapena jaso zuen. 72 urterekin, Parisen 30 urtez lan egin eta gero, erretiratzea erabaki zuen. 1972ko martxoaren 24an hil zen Valentzian, eta Getarian eman zioten lur. |
 |
| · Joaquín María de Barroeta y Hurtado de Mendoza y Aldamar (1788-1866): |
16 urterekin frantzesen aurka borrokatu zenKonbentzio gerran. Gerra karlistan, Cristina erreginaren alde egin zuen. Espoz y Mina y Montesdeoca-ko saioan hartu zuen parte. Getariko alkatea izan zen 1815ean eta Erreinuko senatari 1844an. Kargu honetatik euskal foruen osotasuna sutsuki defendatu zuen. Santiagoko Zalduna, Isabel Katolikoaren Gurutze Handia eta Kamerako Gizon Prestua izendapenekin, hil eta gero Foru Aldundiak bere gorpua Getariara eraman zuen eta Pietateko kaperan lurperatu. Belgikako Fabiola erreginaren arbaso izan zen. |
 |
| · Pepita Embil (1918-1993): |
Antzerki lirikoari eman zion bere bizitza, eta zartzuela, opereta eta XX. mendeko opera antzezlari nabarmenenetako bat izan zen. Musika eta kantua ikasi zuen Donostian. Musika talde desberdinetan hartu zuen parte: Eusko Abesbatza Orfeoian, Ereseinkan, eta Parisko Salle Pleyel-en. Bartzelonako Lizeo Antzokian egin zuen debuta. Espainiar antzerki lirikoaren erregintzat hartu zuten. Plácido Domingo Ferrer baritonoarekin ezkondu zen eta Mexikon bizitzen jarri. Han bere konpainia lirikoa sortu zuten. Beren ezkontzaren ondorioz Maria Jose eta Plácido Domingo Embil tenore ospetsua beren bi seme-alabak jaio ziren. |
 |
 |
|
 |
 |
Personajes de Mutriku:
· Antonio de Gaztañeta (1656-1728):
|
 |
| |
|
Mutrikun jaioa 1656an, Francisco de Gaztañeta bere aitaren zaintzapean oso gazte itsasoratu zen. Veracruzera egindako bidaia batean, hamasei urte besterik ez zuenean, aita hil ondoren, Pasaiara gidatu behar izan zuen itsasontzia bueltan. Espedizio eta bidaia askotan parte hartu eta gero, Teniente Orokorra izatera iritsi zen. Formakuntzaz ia autodidakta, 1692an“Murrizketa Koadrantetik aurkitutakoNabigazio Iparra” argitaratu zuen, 1702an Kantauriko Ontzioletako Superintendente Orokorra izendatua izateko balio izan ziona, han zenbait itsasontziren eraikuntza zuzentzeko.
Bere garaian mundu mailako itsas ingeniari onenetako bat izan zen. Hitzarmen ugari idatzi zituen, eta itsasontzi eraikuntza sistematikoki razionalizatzen lehena izan zen. Militar lanetan ere meritu garrantzitsuak bildu zituen: esanguratsuena, 1727an, zenbait ingeles eskoadra alde batera utzi eta gero, Indietako altxorra penintsulara ekartzea lortu zuen. Gertakari honek bizitza osorako pentsioa balio izan zien berari eta bere semeei.
Arrietakua jauregia eraikitzea agindu zuena izan zen bera, harlanduzko harrian egindako eraikuntza barroko ederra.1728an hil zen 71 urterekin, bizitza sakonaz gozatu ondoren.
|
|
 |
| · Cosme Damián de Churruca (1761-1805): |
|
1761ean sortua, Arrietakua jauregian bizi izan zen, liburuz eta Antonio de Gazteñetaren objektuz inguratuta. Burgosko Kontzilio Seminarioan lehen ikasketak egin eta gero, Kadizko akademian sartu zen itsas zaindari. Ferrolen jarraitu zituen ikasketak, matematika eta astronomia, beranduago akademian irakasle lanetan aritzeko. Espainiar ilustrazioak eman zituen zientzialari ofizialetako goi-mailakoen artean, pertsona ospetsuetako bat izan zen.
1787an Itsasontziko Teniente zela, Magallanesko itsasarterako espedizioan lan goresgarria egin zuen. 1792an, Fragata Kapitaintzan Amerika aldera abiatu zen Antilletako mapak egiteko, mundu osoan goraipatuko zen lana. 1801ean Bresteko portuan zela, ordenantza militarrei buruzko liburua argitaratu zuen. Parisera egindako bisitaldian, Napoleon Bonapartek egindako lanagatik opari baliotsua eman zion. 1803an Mutrikura itzuli zen osasun arazoengatik, eta alkatetza hartu.
Bere ideia ilustratuei esker eraiki zen gaurko parrokia. 1805eko urriaren 21an, San Juan de Nepomuceno buru zihoala, Trafalgarko batailan hil zen, hanka kanoi bala batek harrapatu zionean. Borrokan izandako adorea denek goraipatu zuten. |
 |
 |
|
 |
 |
Orioko pertsonaiak:
· Gabriel De Hoa (s. XVII):
|
 |
| |
Felipe II.aren Indietako Kontseiluaren Idazkaria, Orioko alkatea, Orioko portua eraikitzeko 14.000 dukat lortu zituen. |
|
 |
| · Anjel Lertxundi (1948): |
|
Orion (Gipuzkoa) sortu zen 1948an, Andu baserrian, eta handik datorkio “Andu” goitizena. Lertxundi idazle ezagun eta estimatua da, ibilbide emankorreko idazle bikaina. Bere lanak ez dira gainera euskal literaturaren alorrera mugatzen; euskal kulturaren alor askotara egin ditu ekarriak, irakasle, kazetari, gidoigile eta zine zuzendari ere aritu baita. Lertxundi idazle ospetsu bilakatu da.Gaur egun, euskal literaturako prosagile onenetako bat da, eta horrexegatik, bere lan asko gaztelerara itzuli dira (Las últimas sombras, Seix Barralen, Un final para Nora, Alfaguaran eta El huesped de la noche, Alberdanian), eta nolabait, gainontzeko espainiar kultur eremuetarako, gure literatur ordezkari argienetako bat da. Lertxundi zalantzarik gabe, datozen belaunaldiek estimatu eta kontuan hartuko duten idazlea izango da. Geuk garaikideak izateko zortea izan dugu.
|
 |
| · Benito Lertxundi (1942): |
|
Benito Lertxundi Euskal Herriko musikari eta kantari handienetako bat da. Benetako koblakaria da, poeta epiko-liriko erdi euskaldun erdi zelta. Oriok musika esparruan eman duen pertsonaiarik ezagunena izateaz gainera, garai guztietako euskal musikaren gailurretako bat ere izan da. Koblakaria, mendez nahastu den zalduna, sentsibilitate ezin finagoko gizona, sakontasun bereziko sortzailea. Benito Lertxundik 1967 eta 1969 bitartean, zazpi single argitaratu zituen (beranduago bere lehen LPan bilduko zirenak), eta ordurako, horixe kantari handi baten hasierako urratsak besterik ez zirela ikus zitekeen. Benito Lertxundi beranduago, inolako zalantzarik gabe, euskal musika berriaren protagonista handienetako bat izango zen. 1969 eta 1971 urte bitartean Gipuzkoan eta Bizkaian kantatzea galarazi zioten, baina oriotarrak ez zuen amore eman; alderantziz, ez zegoen ordurako geldituko zuenik. 1973an bere bigarren diska argitaratu zuen, Oro laño mee batek, Lizardiren poema batzutan oinarritutakoa (poesiagile kultua, XX. mende hasieran euskal poesiaren berritzailea). Hurrengo urtean Zuberoako (ipar euskal-herriko lurraldea) kantekin egindako diska argitaratu zuen, “...eta maita herria, ükhen dezadan plazera”, eta beranduago hauek etorriko ziren: Zuberoa-Askatasunaren Semeei (1977), Altabizkar (1985) Itzaltzuko bardoari (1981), Gaueko ele ixilen balada (1985), Mauleko bidean... izatearen mugagabean (1987), Pazko gaierdi ondua (1989), Hunkidura Kuttunak (1993), Hunkidura Kuttunak (1994), Hitaz oroit (1996)... Zuberoak eta Zuberoako kanta zaharrek indar bereziz erakartzen dute Benito Lertxundi, eta kantariak ere soinu zeltiarrenganako sentsibilitate berezia du. Hortxe daukagu Benito, arbasoen eskuetatik jasotako altxorra berrinterpretatzen, eta joera zeltiar berriak ere lantzen. Oriotar konposatzailea tradizioaren eta modernotasunaren arteko zubia da. Hiru
belaunaldik egin dute bat XXI. mendeko euskal kantari honen lirika eta ahotsarekin.
|
 |
| · Jorge Oteiza (1908 –2003): |
|
Oteitza izan da zalantzarik gabe Euskal Herriak eman duen eskulturgile handienetako bat. Bere lana nazioarte mailan ezaguna eta txalotua da, eta Oteitza bera, sorkuntza jeinua izan zen, pertsonalitate bikain eta izaera gainezkatzailekoa. Sortzaile askori gertatu zaien bezala, Oteitza urtetan ulertu gabeko autorea izan zen, edo are gaizki ulertua. Beharbada bere lan metafisikoaren sakontasunagatik izan daiteke: espazioa, denbora, Jaungoikoa, Ezereza...oriotar sortzailearen kontzeptu giltzarriak dira. Oteitzaren proposamen estetikoak, euskal kulturaren modernotzearekin harreman estua izan zuen, eta bere ekarpenak garrantzia handikoak izan ziren, eskulturari dagokionez batez ere. Bere izaera bikain eta gogorra erakusten dituen poesia ere zorrotz landu zuen arren, eskultura izan zen nazioarte mailan ospea eman ziona. Oteitzak ez zuen eskultura figuratiboa egin; Oteitzak harria husten zuen. Hutsak betetzen duen espazioa da bere lanean benetan garrantzitsuena. Oteitzaren lanaren oinarria Orion dago. Orioko hondartzan aurkitu zuen hutsaren handitasuna. Hutsa babesleku gisa, bihozmin eta heriotzaren aurreko babesleku...Ideia honen inguruan eraikiko du Oteitzak bere pentsamendu eta lana. Haurtzaroan buruz gora etzaten zenOrioko hondartzan, handik hondar bila igarotzen ziren gurdiek uzten zituzten zuloetan; eta han etzanda, zerura begira, huts babeslea deskubritu zuen. Zulo horren sakontasunetik begira, zeru sakratuaikusten zuen; zulo ilun hartatik Jaungoikoaren argia ikusten zuen. Hortik, esperientzia estetiko guztiak erlijiosoak direla aitortu izana Oteitzak, hortik Cromlech borobildu eta hutsaren garrantzia azpimarratzea Oteitzak, handik Oteitzak barruko eskultura azaleratzeko harria husten egindako lanak. Jorge Oteitza 2003ko apirilaren 9an hil zen.
|
 |
| · Aita Lertxundi (1836-1896): |
Frantziskotarra, Marokon misiolaria, gaztelera-arabiera lehen gramatika idatzi zuen. |
 |
| · Juan Zaragueta Bengoetxea (1883-1974): |
Teologoa eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako akademikoa. |
 |
| · Victor Embil: |
Orion jaio zen 1868an, Jorge Oteitzak zizelkatu zuen erremontistaren bustoa eta Orioko hirigune historikoan bisita daiteke. |
 |
 |
|
 |
 |
Pasaiko pertsonaiak:
· Blas de Lezo (1689– 1741):
|
 |
| |
|
Patapalo D. Blas de Lezo Almirantea, Armadako Jenerala, Pasaian (Gipuzkoa) sortu zen 1689an. 1701an itsas-goardia lanetan hasi zen, eta 1704an, espainiar Ondorengotza Gerra hasia zela, frantziar eskoadraren tripulazio kide lanetan borrokan sartu zen. Ingalaterra eta Holandako indar bateratuen aurka borrokatu ziren, Velez Malaga parean egindako liskarrean, eta kanoi bala batekin ezker hanka galdu zuen. Kinka larri hartan erakutsi zuen odol hotzak Almirantea bera miretsita utzi zuen. Santa Katalinako Gazteluaren defentsan lan egin zuen Tolon-en, eta han ezker begia galdu. 1713an itsas Kapitain kargura altxa zuten, eta urtebete beranduago, Bartzelonako bigarren setiora joateko deitu zuten, eta han eskuin besoa galdu. 1732an Mediterraneoko Itsas Eskoadrako Buru gisa, Santiago itsasontzian Oranera espedizioa egin zuen, 54 ontzi eta 30.000 gizonen gidaritzan. Oranek amore eman zuen, baina Bay Hassanek tropak bildu zituen berriz eta hiria estualdi larrian jarri zuen setioari ekin zion. Zenbait hilabetez itsaso haietan ibili zen gero, argeliarrek Konstantinoplatik errefortzurik jaso zezaten galaraziz, izurrite baten ondorioz Kadizera itzuli behar izan zuen arte. 1734anErregeak bere zerbitzuak saritu zituen, eta Armadako Jeneral izendatu. 1737an Ameriketara itzuli zen Fuerte eta Conquistador ontziekin eta Cartagena de Indiasko Comandante nagusi izendatu zuten. Postua Sir Edward Vernon almirantearen erasoetatik defendatu zuen, espainiar armetako gertakari goragarria.
|
|
 |
| · José Joaquín de Ferrer y Cafranga (1763 – 1818): |
|
San Pedroko kaiaren parean dagoen Ferrertarren etxea, pasaitar familia honekin harremanetan, herriko puntu desberdinetan aurkituko dugun elementu saila da. Jose Joaquin de Ferrer y Cafranga etxe honetan sortu zen eta 1818an Bilbaon hil. XVIII. mendean Pasaiko portua protagonista izan zuen merkataritza kolonialaren loraldiaren azken aldera bizi izan zen. Gipuzkoar askok bezala, 1770eko hamarkadan, oraindik nerabea zela, Pasaiko portu honetan gune nagusi izan zuen Caracasko Gipuzkoar Errege-Konpainiako ontzietako batean itsasoratu zen. Baina ontzi hau preso hartu zuten, eta bertako tripulazio eta bidaiariak Inglaterrara eraman. Hala ere, Londresen saltokia zuen bere familiaren eraginen bitartez, bere atxiloketa aldia prestakuntza garai oparotsu bilakatu zen, eta zientzia matematikoa eta astronomikoetarako joera erakutsi. Ameriketan neurketa astronomiko desberdinetan praktikan jarritako prestakuntza zientifiko honek Estatu Batuetako Elkarte Filosofikoan onesmena balio izan zion, eta han bizi izan zen XIX. mendeko lehen hamarkadan. Napoleonen aurkako independentziako gerra amaitutakoan Europara itzuli zen eta 1814 amaieran, Kadizko behatokian lan egiten zuen, Iberiar Penintsulako datu geografikoak lantzen, eta “espainiar astronomoa” ezizenarekin nazioarteko onesmena balio izan zion hemen egindako lanak.
|
 |
| · Joaquín María de Ferrer (1777-1861): |
Aurrekoaren anaia gaztea, Pasaian jaio zen 1777an eta Santa Agedan hil (Gipuzkoa) 1861ean. Anaiak bezala, bere familiako merkataritza lanekin hasi zuen bere ibilbidea, eta anaiak bezala, Londresen ikasteko aukera izan zuen. Hogeita hamar urterekin merkatari aktiboa zen Ameriketan, eta Napoleonen inbasioaren aurka lan egin zuen, eta liberalen erregimena bultzatu zutenei batu zitzaizkien erbesteratuetako bat izan zen. Gipuzkoako diputatu izendatu zuten, Liberalen Hirurtekoa (1821-1823) zuzendu zuten Gorteetan. Fernando VII.–aren absolutismoaren itzulerarekin, Parisera erbesteratu behar izan zuen. Lehen Gerrate Karlistaren hasieran itzuli zen Espainiara, eta liberal aldekoen buru nagusienetako bat izan zen;1837an Gipuzkoatik berriz ere diputatu hautatutakoa, 1837ko Konstituzioko txostengileetako bat izan zen, eta Esparterori lagundu zion Madrilen boterea lortzen. 1840an hiri honetako alkate izan zen eta beranduago Estatuko Ministro. Bertako kontuei begiratuz gero,Pasaiako portua hobetzeko zenbait ekimen bultzatu zituen. 1850 aldean Minen Asturiar Errege Konpainiaren berun urtze enpresaren sorkuntzan parte hartu zuen, belgiar finantza gizonek zuzendutako enpresa multinazionala, gerrate karlistan suntsitutako Errenteriko Kaputxinoen Komentuan. Portu honetan egindako ekimen industrialetan lehenengoetakoa eta garrantzitsuenetakoa da. Salinas Herribildua eraiki zuen, gaur egun Nautika Eskola dagoen lekuan, eta bertako paretetako batean familia honen ezkutua itsatsita dago.
|
 |
| · Paco Rabanne (1934): |
|
Paco Rabanne edo Francisco Rabaneda, bere benetako izenez, Trintxerpen (Pasaian) jaio zen 1934an, aita andaluza eta ama euskaldunekoa. Umea zela, aita (errepublikar ejertzitoko burua) fusilatua izan zen Gerra Zibilean. Gero, bera, amona eta anaia Frantzian errefuxiatu ziren. Alemaniar okupazioko lau urteetan, familia Bretainian ezkutatu zen, eta han bizi izan zen Rabanne hamasei urte bete arte. Modagatik zuen lilura amarengandik jaso zuen, Donostiako Balenciaga modistoaren tailerrean jostun lanak egiten zituena. Arkitektura ikasketak bukatu zituenean, imitaziozko bitxiak diseinatzen hasi zen, gero moda diseinura pasatzeko. Coco Chanelek metalurgilari deitzen zion. Zilarrezko hari batez gidatua, goi mailako joskurako burdinezko gizon honek 1964an lehen jantzi esperimental eta jantzi ezinak kaleratu zituen, gaur egungo materialekin eginak. Burdinezko bere modeloengatik edo paperezko jantziengatik, 60. hamarkadako sare-jantzi kotaren sortzailea, diseinatzaile askorentzat erreferentziazko figura da. Hogeita hamar urte beranduago ia, bere tailer-laborategian plastiko, burdin eta etorkizunerako fedearekin zintzo jokatzen jarraitzen du. Bere tresna gustokoenak, arkatz-ontzi, orrika, eta sopletea dira. Bere musa 2000. urteko Juana de Arco da: gizonak era ikusgarrian menderatzen dituen borrokalaria. Ohore eta sariz estalia, mundu osoan desfilatzen ibili eta gero, modisto-kontzeptugilekin lerrokatu zen. Berarentzat garrantzitsuena bolumenak, espazioan mugikorrak diren modelo bakarrak sortzea da: plastikozko mahai-tresnekin apaindutako “picnic” jantziak, botila lepoekin egindako boleroak, plaketa artikulatuekin egindako tunikak. Bere izenak 140 lizentziekin mundu osoan egiten du diz-diz. Mistiko famarekin, Rabanne oso gizon isila da, sentsibilitate handikoa, bizitzaren alderdi haraindiko eta filosofikoenetan sakontzea gustatzen zaiona.
|
 |
 |
|
 |
 |
Zumaiako pertsonaiak:
· Angeles Sorazu (1873-1921):
|
 |
| |
Zumaiako arrantzale familia batean jaio zen.
Idazletzat har dezakegu, halaber, Erroman Joan Paulo II. Aita Sainduak beatifikatu zuen Angeles Sorazu zumaiarra (1873-1921). 19 urte zituela sartu zen Frantziskotarren komentuan eta bertan idatzi zituen hil ondoren argitara eman diren bere obra mistikoak, «La vida espiritual coronada por la triple manifestación de Jesucristo» eta «Vida de la Reverenda Madre Angeles Sorazu» biografia, eta beste. |
|
 |
| · Baltasar de Etxabe (1540-1620): |
Baltasar Etxabe idazle, legegizon eta pintorea dugu. Jaiotzez oikiarra zen, eta «El viejo» goitizenez ezagutzen zuten — Baltasar Etxabe «El joven» margolariaren aita zen —. Idazle moduan egindako lanen artean, Mexikon 1607an inprimatutako «Los discursos de la antigüedad de la lengua cántabro-vascongada» liburua aipatu behar da. Pinturaren arloan egindako lanari dagokionez, berriz, Mexikoko Pintura Eskolaren sortzailea izan zela nabarmendu behar dugu lehenik. Bestalde, Tlatelolco-ko elizako erretaula eta Mexikoko Arte Ederretako Akademian dagoen «La oración del huerto» dira zumaiar honek egindako margolan aipagarrienak.
|
 |
| · Bonifazio Etxegarai (1878-1956): |
Bonifazio Etxegarai (1878-1956) legegizon ezaguna izan zen. Alabaina, euskaltzaina ere bazen —bere anaia Karmelo ordezkatu zuen Euskaltzaindian—, eta euskarari nahiz Euskal Herriko historia eta etnografiari buruzko zenbait idazki argitaratu zituen, euskaraz zein gazteleraz. Gainera, ipuinak, deskripzioak eta «Aquí fue la Arcadia» titulua zeraman nobelaren lehen lerroak ere eman zituen argitara.
|
 |
| · Elbira Zipitria (1906 – 1982): |
Elbira Zipitria 1906ko maiatzak 28an jaio zen Zumaian. Donostiako Teresianen barnetegian egin zituen magisteritza ikasketak eta handik gutxira Donostian hasi zen eskolak ematen. Donostiako Muñoatarren Ikastolan egindako lana etenda gelditu zen 36ko gerrak eztanda egiterakoan. Une hartan Elbira Zipitria iparraldera, Sarara hain zuzen ere, abiatu zen. Halere, berehala bueltatu zen Donostiara. 1942an ikastolen lehenengo haziak landu zituen eta Arriolatarrak Prim kalean zuten etxean hasi zen eskolak ematen. Ondoren Goenagatarrek Urbieta kalean zuten etxean jarraitu zuen eskolak ematen. Harrezkero eta diktaduraren azkenengo urteetan Orixe ikastolan klaseak ematen hasi arte Fermin Calbeton 26ko bigarren pisuan aritu zen klaseak ematen.
Elbira Zipitria izan zen Orixe Ikastolaren sortzaileetako bat. Horrez gain, Hernaniko Urumea Ikastola sortzen ere izugarri lagundu zuen. Guztira 50 bat urte egin zituen euskal irakaskuntzan lanean.
Haurrez gain, helduekin ere aritu zen Zipitria andereñoa, guraso euskaldunak alfabetatzeko Gau-Eskola antolatu zuelarik.
Euskararen alorrean urrats izugarria eman zuen: euskal aditza irakasteko erdal gramatikaren hitzak baztertu zituen eta lehendabiziz “nork-nori-nork” erabiltzen hasi zen.
|
 |
| · Julio Beobide (1891-1969): |
Julio Beobide zumaiarra 1891. urtean jaio eta 1969an hil zen.
Bizitzan zehar eskultura lanak egiteari ekin zion; beti bide pertsonala jarraituz, ia bizitza osoa Zumaiatik irten gabe eman zuen.
Herritik kanpo gehien ezagutzen den artista zumaiarra da. Euskal Herriko eskulturaren barruan, XIX. mende bukaeran jaio ziren artisten belaunaldian sailkatuko genuke. Gerra Zibila ezagutu zutenen belaunaldia da, eta ezaugarrien artean errealismo kostunbrista da aipagarriena.
Beraz, Beobidek euskal tipo herrikoiak eta eskultura erlijiosoa landuko ditu batik bat. Gaiak irudikatzeko mende hasierako formaren esentziaren aldeko joerak aukeratzen ditu, xehetasun dekoratiboak alde batera utziz. Horren eraginez, eskultura soil eta gogorrak egiten ditu, askotan imajinagintzaren errealtasun tradizionala berrituz eta espresioaren bideak exajeratuz (Kristoak adibidez).
Material ezberdinak landu bazituen ere, egurra du gogokoen, eta material horretan lan egiten ari zen heriotza iritsi zitzaionean, Kristo hilaren irudia bukatu gabe utziz.
Bere estudioa, Kresala izeneko etxea, museo bilakatu da, eta bertan San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako partaide izan zen zumaiar honen zenbait obra ikus daitezke.
|
 |
| · Mendaro Marinela: |
Juan Martínez de Mendaro, Mendaro marinela, 1475ean Gibraltargo itsas bataila zuzendu eta irabazi zuen. “La Zumaya” ontzitik gidatu zuen borroka eta, irabazi arren, semea galdu zuen bertan.
Mendaro marinelak gertaera gogoratzeko ohol pintatua eskaini zion parrokiari. Oholaren beheko zatian itsasbataila azaltzen da, eszena mota hori azaltzen den lehengotakoa da. Goian, Amabirjina tronoan, San Pedro eta Santa Katalina agertzen dira.
|
 |
| · Juan Mari Zubia (1809-1866): |
Juan Mari Zubia Zumaian jaio zen 1809ko martxoaren 15ean. Bederatzi urte betetzean, bere aitak arrantza egiten erakutsi zion eta itsasora eraman zuen. 21 urtetik 40 urte bitartean Atlantiko itsasoa askotan zeharkatu zuen. Ondoren Donostian arrantza patroi hasi zen.
1861eko uztailaren 13an Donostiako San Jose txalupa hondoratu zen. Marik eta bederatzi arraunlarik zazpi arrantzaleetatik hiru uretatik bizirik atera zituzten, baina bat portura iritsi baino lehen hil zen.
1866ko urtarrilaren 9an beste galerna batek bi ontzi getariar harrapatu zituen, bata Pasaiako sarreran hondoratu zen eta bestea Donostian sartu nahian irauli zen. Mari portutik berehala irten zen arrantzaleak salbatzera bainan bidean olatuek ondoratu zuten. Mari eta beste 37 gizon desagertu ziren itsasoan.
Mariren oroimenez Zumaiako Mari kaleko eskailera bukaeran eta Donostiako kaian oroigarria dago.
|
 |
| · Julene Azpeitia (1888 – 1980): |
Euskal kulturaren alde lan egin zuen Julene Azpeitia. Irakasle konprometitua izateaz gain, zenbait sari merezi izan zuten ipuinak, nobela laburrak eta euskara irakasteko liburuxkak publikatu zituen, 1988an. |
 |
 |
|
 |
 |
Bermeoko pertsonaiak:
· Juan de Acurio:
|
 |
| |
|
1526an Juan de Acurio izeneko bermeotar batek Moluka edo Espezietegietako espediziorako kontramaisu izateko izen eman zuen, abentura horren bitartez, Magallanesek Ekialdeko Indietara iristeko bidezidorrik bazela frogatzeko asmoa zuen. Bere proposamena lortu bazuen ere, sekula ez zuen bueltako bidaia osatu, zeregin horri ekindako 265 kideetako gehienak bezala. Juan Sebastian Elkanok, munduari bira ematea lortu zuten hemezortzi gizonen buru iristea lortu zuen, Juan de Acurio horien artean.
|
|
 |
| · Nestor Basterretxea (1924- ): |
|
Eskulturgile, margolari, zine zuzendari eta diseinatzailea, Nestor Basterretxea Bermeon sortu zen 1924an. Artista osoa da eta euskal arte garaikide eta unibertsalaren ardatz nagusietakoa. 1936 erbesteratua, 5 urtez bizi izan zen Frantzian eta 11 Argentinan. Itzultzean, Arantzazuko Basilika berriko kriptan horma-irudiak egiteko lana irabazi zuen lehiaketaz. Venezia eta Sao Pauloko, Brasil,Biurtekorako aukeratu zuten. “Equipo 57” pintura esperimentaleko taldearen eta “Gaur” euskal eskola berriaren hastaile izan ziren margolari eta eskultore taldearen sorkuntza kidea da. Zine zuzendaritzan ibilbide bikaina du. Ama Lur lanaren ekoizpena nabarmentzen da, Euskal Herriko zinemagintza modernoari hasiera ematen dion luzemetraia. Bere eskultura ibilbide emankorrean bere “Sail Kosmogonikoa” azpimarratu behar da, euskal kosmogonia zaharrareko herri jainkoen inguruan haritz enborrean egina, eta Eusko Jaurlaritzako eskultura-sinboloa. Une hauetan gure herrian, Argertinan eta Estatu Batuetan bere hogeita hamarka bat eskultura jarrita daude leku publikoetan. Beste izendapen batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aholkulari artistikoa, Donostiako Zinemaldiko Presidente, eta San Fernandoko Arte Ederren Errege-Akademiako kide izan da. Bere herrian profeta, Bermeoko seme kuttuna da. Gaur egun, Hondarribian, Gipuzkoan bizi da.
|
|
 |
|
 |
|
|